2012-10-12

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Erregelamendu Organikoan sartzea.
Erregelamendu hau Donostiako Udalaren Erregelamendu Organikoaren edukian barneratuko da, ondorio guztietarako.

Bigarrena.- Legeri aplikagarria.
Barrutiko Udal Batzarrak eta Barrutiko Alorretako Kontseiluak Erregelamendu honetaz gain, honako legeriaren arabera arautuko da: Tokiko Jaurbidearen Oinarrien Legea, abenduaren 16ko 57/2003 Legeak, Toki Gobernua Gaurkotzeko neurriei buruzkoa, ematen duen idazketarekin, apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegilea, toki jaurbidean indarreango xedapenen Testu Bateratua onartzen duena, prozedura administratiboa eta Administrazio Publikoen jaurbide juridikoari dagokion legeri orokorra, Tokiko Entitateen Jaurbidea, Funtzionamendua eta Antolaketari buruzko Erregelamendua eta aplikagarriak izan litezkeen gainerako arauak.

Hirugarrena.- Arlo publikoan ezarritako kontratazio-irizpideetara lotzea.
Altzako Barrutiko Batzarra burutzen dituen kontratazioetan publizitatea eta konkurrentzia printzipioetara lotuko da, Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituen Testu Bateratuak, 2/2000 EDLak ezarritakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario