2012-10-12

21. artikulua.- Barrutiko Batzarra eta bere lehendakariaren aktoen eraginkortasuna.

1. Beraien eskumenen arloan Barrutiko Batzarrak onartutako ebazpenak eta bere Auzo-alkateak harturiko akordioak, hurrengo zazpi egunetan Alkatetzari jakinaraziko zaizkio. Igorpen honen faltan ebazpen eta akordioak ez dute eragin juridikorik izango.
2. Jakinerazpena jaso ondoren, Alkateak bost eguneko epea izango du ebazpen eta akordio horiek bertan behera uzteko eta Barrutiko Batzarrari berriro bidaltzeko berauek gaia birplanteatu dezaten. Bere erabaki horren berri Udalbatzari emango dio, bertan behera utzitako ebazpen edo akordioa zuzenbidearen aurkakoa edo Udalak kudeatzen dituen interes orokorraren aurkakoa kontsideratzen duenean. Alkateak delegazioz Batzarraren esku utzitako eskumenak direnean, erabakitzeko ahalmena berreskuratu ahal izango du.
3. Batzarraren eta Auzo-alkatearen erabaki eta ebazpenak exekutiboak izango dira eta goian aipaturiko epea igaro ondoren ondorioak erakarrriko dituzte, bere jakinarazpena edo argitalpena aurreikusi beharko delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario