2013-11-27

Orain arte egin dugunaren balorazioa

Urte eta erdiko ibilbidea egin du Altzan barruti bat osatzeko AHMk bultzatutako ahaleginak, eta egindakoaren balorazioa egiteko unea bada. Izan ere, 2012ko ekainean oinarriak bazeuden ahalegin horri ekiteko, baina kontzienteak ere baginen ahalegin hori denboran mugatua behar zuela izan, gaiaren izaera berak gurea bezalako elkarte baten helburuetatik areago doalako.

Azken udal hauteskundeek koiuntura politiko berri baten aurrean jarri gintuzten: alkate igeldotarra -“herriak eta auzoak” hitzetik hortzera erabiltzen zuena-, hiritarren parte hartzea, eta abar. Horrez gain, udalbatzarrak, EAJ alderdiak proposatuz, Altzan barruti bat sortzeko udal batzorde baten sorrera onartu zuen, Martin Ibabe zinegotzi altzatarra buru zuela. Koiuntura, beraz, aldekoa zirudien 2005. urtean  arduradun  politikoek  geldiarazi  zuten  Ekialdea  Barrutia eskaerari –elkarte talde batek, AHM barne, bultzatuta– berriro heltzeko.

Valoración del proceso

Hace un año y medio en AHM se inicio un proceso en torno a la propuesta de creación de un distrito para Altza y es la hora de valorar lo realizado. De hecho, ya en junio de 2012 habiendo bases para impulsar el proceso éramos conscientes de que nuestro esfuerzo tenia que tener un plazo de tiempo, ya que el tema va más allá de los objetivos de una asociación como la nuestra.

Las ultimas elecciones municipales nos situaban en una nueva coyuntura política: el alcalde igeldotarra -que utilizaba continuamente lo de “pueblos y barrios“-, la participación ciudadana, etc. Además, el pleno aprobó la formación de una comisión para crear un distrito en Altza promovida por el PNV y encabezada por el concejal altzatarra Martin Ibabe. La coyuntura parecía pues favorable para retomar la demanda del Distrito Este, paralizada en 2005 por los partidos políticos y promovida por un grupo de asociaciones entre ellas AHM.

2013-11-19

Bilera / Reunión (2013-11-27)

Orain dela urtebete Altzan barruti bat sortzeko prozesu bati ekin zion Altzako Historia Mintegiak. Horretarako, barruri baten eraketa bultzatuko zuen batzorde bat –ahal eta zabalena– osatzeko helburua ezarri zuen. Prozesu hori udan amaitu zen hamahiru elkarte altzatarrek Donostiako udaletxean aurkeztu zuten idatzi batekin, nahiz eta AHMren partetik hasitako dinamikak ez zuen lortu bilatutako lan talde zabal hura osatzea.

Aipatutako idatziari erantzunez, Altzako barrutiari buruzko udal batzordearen presidentea den Martin Ibabe zinegotziak datorren ostiralean, azaroak 29, arratsaldeko 6:00etan, Donostiako udaletxean ordezkari politikoekin biltzeko gonbidapena luzatu digu.

Orain arte egindakoa baloratzeko, aipatutako bilera prestatzeko eta datozen hilabeteetan eman beharreko urratsak zehazteko, bilera bat egin nahi dugu zuekin guztiekin datorren azaroaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 7:00etan Altzako Udaletxean.

===
Hace un año en Altzako Historia Mintegia se inició un proceso en torno a la propuesta de creación de un distrito para Altza que tenía como objetivo conformar una comisión lo más amplia posible que impulsara la constitución del distrito. Este proceso culminó en los meses de verano con la presentación de un escrito en el Ayuntamiento de Donostia firmado por 13 asociaciones altzatarras, aunque no se consiguió formar un grupo de trabajo amplio que diese continuidad a la dinámica iniciada desde AHM.

En respuesta al citado escrito, Martin Ibabe, presidente de la comisión municipal sobre el distrito de Altza, nos ha invitado a una reunión con los representantes de los grupos políticos el viernes 29 de noviembre a las 6 de la tarde en el Ayuntamiento de Donostia.

Con el fin de valorar lo realizado, preparar la citada reunión y concretar los pasos a dar en los próximos meses, os convocamos a una reunión que tendrá lugar en el Ayuntamiento de Altza, el próximo 27 de noviembre, miércoles, a las 7:00 de la tarde.