2012-10-12

16 artikulua.- Deialdia eta gai zerrenda.

1. Gai zerrendarekin batera deialdia igorriko zaie Batzarkideei, zehaztasun nahikoa izango duena, bilkura egin baino bi egun lehenago. Dokumentazio honi aurreko bilkuraren aktaren zirriborroa gehituko zaio onartua izan dadin.
2. Bi eguneko aurrerapen horrekin ere, deialdia eta gai zerrenda Batzarran ordezkaritza duten elkarteei ere entregatuko zaie eta Barrutiaren Batzarraren iragarki taulan jarriko da ikusgai.
3. Gai zerrendan, batzarkideen eskaerak, herritarren elkarteenak eta Barrutiko Alorreko Kontseiluen proposamenak ere sartuko dira, beti ere gai horien azterketa, txostena, proposamena edo ebazpena Barrutiko Udal Batzarraren eskumena den kasuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario