2012-10-12

29 artikulua.- Osaketa.

1. Barrutiko Alorretako Kontseilu bakoitzaren osaketa, bere eraketa erabakitzen duen akordioan ezarriko da.
2. Kontseilu hauen kideak, eraketa akordioaren arabera, honako hauek ahal izango dira:
a) Udalean ordezkaritza duten talde politikoen ordezkariak.
b) Azken udal hauteskundeetan Barrutian emandako bozken % 1a baino gehiago lortu dituzten talde politikoen ordezkariak.
c) Donostiako Udalerrian helbideraturiko Herritar Entitateen ordezkariak, barrutian jarduerak dituztenak.

3. Barrutiko Alorretako Kontseilu bakoitzeko Lehendakaria Auzo-alkatea edo Batzarrak izenpeturiko batzordekidea izango da.

4. Barrutiko Alorretako Kontseiluen bilkuretan edozein herritar parte hartu ahal izango du, aurrez horrela eskatuta, beti ere Kontseiluak egokitzat joko ez balu ezik.

5. Barrutiko Alorretako Kontseiluak bere kideak ez diren pertsonen partehartzea eskatu ahal izango du, aholkularitza helburuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario