2012-10-12

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehena.- Altzako Barrutiko Batzarraren hasierako kideen Agintealdia.
Egun postu eta ardura hori betetzen dituzten Altzako Udal Batzarraren Auzo-alkatea eta batzordekideek hauteskunde berrien ondorioz Korporazio berria osatzen den arte jarraituko dute, Erregelamendu honen 8. artikuluan xedaturikoaren arabera. Hurrengo Udal hauteskundeak ospatzen diren arte, Altzako auzotarren Juntak eta bere Auzo-alkateak Altzako Barrutiko Udal Batzarra eta bere Auzo-alkate bezala jardungo dute, Erregelamendu honetan aurreikusitako eskumen eta funtzioekin.

Bigarrena.- Altzako Barrutiko Batzarrari bitartekoen transferentzia.
1. Altzako Udal Batzarrari egin beharreko bitarteko pertsonalen, lokalen eta beste baliabideen dotazioa, aurrekontuek ematen duten disponibilidadearen baitan egingo da, Batzarra eta Auzo-alkatearengan uzten den eskumenen delegazioaren heinean.
2. Behin behineko egoeran, Altzako Batzarrak gaurko egoitzan burutuko ditu bere funtzioak eta transferituriko pertsonalarekin edo izendatu eta kontratatzea proposatzen duenarekin egingo du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario