2012-10-12

14 artikulua.- Altzako Barrutiaren Udal Batzarraren funtzioak.

Auzo Batzarraren funtzioak honako hauek dira:
1. Auzotarrei informazioa ematearen funtzioak:
a) Udalaren jarduera eta zehazki Barrutiari eragina ekar lekiokeen egitasmo, programa eta akordioen berri biztanlegoari ematea, akto hauen inguruan izan litezkeen alegazio epeak azpimarratuz.
b) Udal Administrazioarekiko herritarren eskubide eta betebeharren inguruan informatzea, haien egikaritza eta azken hauen betekizuna erraztuz.
c) Udal Administrazioaren edozein organoaren aurrean aurkezturiko eskaera edo salaketaren izapidetza-egoerari buruzko informazioa ematea. Atal honetan jasotakoaren ondorioetarako, Altzan Udal Informazio Bulegoaren sekzioa egongo da, modu deskontzentratuan antolaturikoa, eta Bulego zentralean infomarzioa lortzeko hiritarrak duten eskubidearen kaltetan gabe.

2. Nahitaezko txostena ematearen funtzioa. Altzako Batzarrak ondoan jasotzen diren aktoen sortze-prozesuan nahitaezko txostena emango du, Barrutiari dagokionean:
a) Hirigintzako Egitasmoak eta urbanizazio eta obren proiektuak.
b) Udal aurrekontuak.
c) Udal Erregelamendu eta Ordenantzak.
d) Deskontzentrazio prozesuari eta herritarren partehartzeari buruzko akordioak.
e) Udal jabari publikoko ondasunen erabilera berezia eta erabilera pribatiboaren emakiden inguruko baimenak.
f) Barrutian instalakuntzak dituzten udal zerbitzuen inguruko akordioak.
g) Garraio publikoen ibilbidea eta geldigune finko eta hautazkoen zehaztapena.
h) Eragile publiko zein pribatuen obra, instalakuntza eta jarduerentzako baimen edo lizentziaren edozein eskaera.
Aipatu aktoen sorerra prozesuan jendaurreko izapidetza aurreikusten denean, Barrutiaren Batzarraren nahitaezko txostena izapidetza horren aurretik eman beharko da. Bestelako kasuetan berriz, txostena formalki eskatzen denetik hilabeteko epean eman beharko da, xedapen baten ondorioz edo prozeduraren gainerako epeak betezearren epea luzeagoa edo motzagoa baimendu edo exigitzen duenean ezik.
Ezarritako epean txostena emango ez balitz izapidetzarekin jarraitu ahal izango da emana izan balitz bezala.

3. Txostena ematearen beste funtzioak.
a) Barrutiaren Batzarrak Udaleko gobernu-organoak eskaturiko txostenak eta bere esku utzitako azterketak egingo ditu.
b) Urtero Barrutian egindako lanak eta emaniko udal zerbitzuen inguruko txostena bidaliko dio aipatu organoei.
c) Biztanlegoaren eta herritarren elkarteen kezka eta nahiak Alkatetzari eta Udaleko gainerako organo eskudunei jakinaraziko diete, dagokien irtenbideak martxan jarri daitezen.

4. Proposamen funtzioak.
a) Aurrekontuen proiektua idazteko garaian, Altzako Barrutiaren Udal Batzarrak barrutiaren beharrei buruzko egoera jakinaraziko dio Udalari, lehentasunak ere markatuz.
b) Barrutiko arazoak konpontzeko hartu beharreko erabaki eta ebazpenen proposamena Alkateari eta Udalbatzari jakinaraziko die.
c) Hirigintzako legeria, klasifikaturiko jarduerei buruzkoa edota barrutiari eragiten dion udal eskumeneko beste edozein gaiei inguruan izandako lege hausteengatik espediente zigortzailearen hasiera proposatu ahal izango diote Udalean eskumena duen organoari.

5. Funtzio erabakiorrak, kudeaketanak eta lankidetza exekutiboarenak.
 a) Barrutiko Batzarrak ikuskizun sozio-kulturalak bultzatuko ditu, jai eta kultura, hezkuntza, kirol eta aisialdi arloetako jarduerak diruz laguntzeko proposamena egingo du, beti ere helburu hauetarako aurreikusitako aurrekontuaren diru-ekarpenak kontuan izanda.
b) Hirigintzako ikuskapena, jarduera klasifikatuak eta Barrutian kokaturiko udal obra eta zerbitzuen zaintza eta jarraipena egiteko eskumena duten udal organoekin, gehi barrutiarentzat interesa izan dezaketen gainerakoekin, lankidetzan jardungo du, ezagutu dituen gertakarien berri haiei emanez zein bere aginduetara jarritako pertsonalaren bitartez.
c) Ahalmen hori espreski esleitzen zaionean, Barrutian kokaturiko kultura, kirola, hirugarren adina eta gainerako arloko udal instalazioen kudeaketan parte hartuko du.

6. Herritarrei idazkien aurkezpena errazteko asmoz, Barrutiko Batzarrean Udalaren Erregistro Orokorraren sail bat eratuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario