2012-10-12

5. artikulua.- Batzarraren Lehendakaria eta Auzo-Alkatea.

1. Altzaren Barrutiaren Batzarreko Lehendakaria Donostiako Alkatea izango da. Bere funtzioen egikaritza efektiboa Batzarreko kide batengan delegatuko da, Auzo-alkatearen izena hartuko duena, eta hauteskundeetan bozka gehien lortu duen batzordekidea izango dena. Izendapena Donostiako Alkateak egingo du, udalbatzari kontu emanez.
2. Auzo-alkatearen funtzioa udalerri bakoitzean bozka gehien lortu duten bi hautagaiek egikarituko dute, bi urtetik behin txandatuz.
3. Auzo-alkateak Barrutiaren Batzarraren jarduna zuzentzen du eta bere ordezkaria da. Erregelamendu honek jasotako eta Donostiako Alkateak propio bere esku uzten dituen, edota Erregelamenduaren ondorioz bere alde delegatu edo deskontzentratzen dituen eskumenak izango ditu. Lehendakariari bere kudeaketaren berri emango dio, Erregelamendu honetan jasotzen den moduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario