2012-10-12

3. artikulua.- Altzako Barrutiko Batzarraren helburuak.

1. Altzako Barrutiaren Batzarraren jarduna honako helburu eta oinarrizko jomuga izango ditu:
a) Udal zerbitzuen kudeaketa eraginkortasuna areagotzea, deskontzentrazioaren bitartez, udal kudeaketa hiritarrei hurbilduz.
b) Biztanleen eskubide eta betebeharrak modu eraginkorrean bermatzea, beraien nahiak bideratuz eta gertutasuna eta partehartzea garatuz.
c) Udal akordio eta jardueren informaziorik zabalena erraztea.
d) Altzaren oraina eta geroa baldintzatuko duten erabakietan partehartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario