2012-10-11

III.- BARRUTIA: ALTZAREN INTEGRITATEAREN EUSKARRI



Baina Altzaren kasuan barrutiak badu beste xede bat. Izan ere Altza 1940 urte artea herria izan zen eta izandakoa badu egungo Altzan jarraipen maila bat. Hau da, badira inguruabar geografiko, historiko eta sozialak Altza Donostiatik errealitate desberdin bat dela azpimarratzeko. Maila horretan, barrutiak Altza izandako lurraldea elkarrekin irautea lortzeko tresna ere bada. Donostiako auzo bezala zatitu eta desegitearen arriskua du eta barrutiaren bitartez lurralde horren integritatea defendatzea bilatuko litzateke.

Zentzu horretan ezin da aipatu gabe utzi egungo Altzako gizartearen eta bertan diren sentsibilidade desberdinen testuingurua. Esan nahi da badela Altza herri izaera berreskuratzeko eskubidea erabiltzeko aukera ezin duela ahaztu pentsatzen duenik. Horrela jasotzen zen 1940ean izenpeturiko anexio-aktan eta hori da altzatarren batzuentzat amesturiko helburu. Herritar hauentzako oraingo barrutia Altza herri berriaren lehendabiziko pausoa litzateke eta deskonzentrazioa, bere baitan helburua ez izan arren, benetako helburu horretan lagungarri suerta daitekeelako babesten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario