2012-10-12

12 artikulua.- Funtzioen esleipenerako akordioa.

1. Barrutiaren Batzarraren esku Erregelamendu honek aurreikusitako eskumen edo funtzioetatik aparte beste batzuk uzten direnean, Udalbatzak onarturiko deskontzentrazioaren bitartez edota Alkate-Lehenadakariak bere ebazpenaren bitartez delegatutakoak, akordioak edo dekretuak honako hauek zehaztu beharko ditu:
a) Eskumen edo funtzioaren deskribapen zehatza.
b) Emandako eskumena egikarituko duen organoa.
c) Eskumena deskontzentrazioaren printzipiopean edo delegazioz ematen den.
d) Emandako eskumenaren ondorioz sorturiko aktoen aurka jarri ahal izango diren errekurtsoen zehaztapena.
e) Udal organo zentralek bere esku mantentzen dituzten zuzendaritza, koordinazio, ikuskapen eta kontrolaren ahalmenak.
f) Altzako Barrutiaren Batzarrari esleitzen zaizkion giza baliabideak eta bitartekoak, horrela balegokio.
g) Emandako eskumen edo funtzioaren egikaritzarako baldintza izan litezkeen gainerako aipamenak.

2. Eskumen edo funtzio horien emakida modu iraunkor eta orokorrean egingo balitz era berean Erregelamendu honen aldaketa egingo da, funtzioen zerrendan sartua izan dadin.

3. Besterik zehazten ez badute, eskumen eta funtzioen deskontzentrazioa edota delegazioa erabakitzen duten akordio eta dekretuen indarraldia Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasiko da. Erregelamendu honen aldaketa suposatzen dutenean, aurreko atalean jasotako adibideetan hain zuzen ere, besterik zehaztu ezean, erregelamenduaren aldaketa Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario