2012-10-12

24. artikulua.- Batzarraren bulegoak.

1. Barrutiaren Udal Batzarraren bulegoak Alamandegi etxean kokatuko dira, aipatu erabilerara lotuak geldituko direlarik. Bulegoak funtzioari legozkion langileekin hornituko dira.
2. Bulego horietan idazkien Sarrera eta Irteera Erregistroa egon beharko du, Udal Erregistro orokorraren sail bezala funtzionatuko duena, honekin lotura zuzena izango duelarik.
3. Herritarrari informazioa eskaintzeko udal bulegoaren saila ere kokatuko da bertan, barrutian egoitza dituzten herritar erakundeei laguntza emango dietenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario