2012-10-12

26 artikulua.- Aurrekontuen jaurbidea.

1. Udal Aurrekontu Arruntean Barrutiko Udal Batzarraren esku utzitako gastu zehatzei dagozkien diru-atalak jasoko dira, bere eskumeneko funtzioak aurrera eman ditzan.
2. Aurrekontuaren Exekuzio Oinarrietan honako hauek kontsignatuko dira:
a) Altzako Udal Batzarraren eta bere Auzo-alkateak egin ditzaketen gastuen muga.
b) Barrutiko Udal Batzarraren edo Lehendakariaren alde egin litezkeen mandamenduen egoera eta gehienezko kopuruak.
c) Alkate-Lehendakariak Altzako Barrutiko Udal Batzarraren edo bere Auzo-alkatearen alde egin ditzakeen ordainketa aginduen delegazioa egiteko egoerak eta baldintzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario