2012-10-12

8. artikulua.- Batzordekideen agintaldia.

1. Barrutiaren udal Batzarraren kideen agintaldiak izendatuak izan zireneko Korporazioaren agintaldiarekin bat egingo du. Halere, Batzarraren kideak bere karguetan jarraituko dute beste batzuk ordezten dituzten bitartean, behin Korporazio berria funtzionamenduan sartu ondoren.
2. Altzako Barrutiko Batzarraren Batzordekideak eta Auzo-alkatea Korporazioaren eraketa-Plenoa egiten denetik hilabeteko epean izendatuko dira. Halere, epe hori igarotzeak ez du ondorengo izendapena baliogabetuko.
3. Batzarraren erdia baino gehiago dimisioa aurkeztu edo kargua utziko balu, Auzo-alkateak Batzarraren Plenoaren eskumenak bereganatuko ditu izendapen berriak egin bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario