Orain dela urtebete udal batzorde bat osatu zen Donostian Altzan barruti bat antolatzeko. Denbora tarte horretan, ordea, batzordea erabat geldirik egon da eta ez du bere lana egin. Hiritar gisa eta elkarte kultural gisa behar-beharrezkoa deritzogu ahal den lasterren lanak burutzea eta Altzan barrutia antolatzea.
Lehenik eta behin, 2003. urtean “gobernu lokala
modernizatzeko neurriak” jasoz onartu zen
legeak hala agintzen duelako.
Badira, gainera, arrazoi historikoak ezin direla inolaz ere zokoratu: batetik, Altza
udalerria izan da eta Donostiak sinatu zuen anexio aktan udalerria berriro izateko eskubidea aitortzen zaio eta, bestetik, udalerri izan ez den garaietan, Altzak beti izan du Donostiaren barruan
berezko administrazioa.
Horiez gain, Altzan sortu beharreko barrutiak ezaugarri hauek izan beharko lituzke kontuan: