2014-12-19

AHMren alegazioak Barrutien Araudiari

AHM-ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA elkarteak, G-20477519 erregistro zenbakia duena eta egoitza soziala ALTZAko Lau Haizeta, 21-3.ezk. helbidean, Donostiako udalbatzak joan den urriaren 30ean Barrutien Organo Araudiari emandako hasierako oniritziari dagokionez, alegazioak aurkezten ditu jarritako epearen barnean:

1.- Ekialde Barrutiari dagozkion izena eta lurraldearen gainean, Barrutien Organo Araudiak Donostiako Udalak Altzaren anexio aktan hartu zituen konpromisoak aintzat hartu behar dituela, 4. eta 5. ataletan zehaztuta dagoena hain zuzen ere, non Altzako udalerriaren lurraldearen osotasunari eta hura administratzeko Barruti bat sortzearen inguruan hitz egiten duen, eta, ondorioz, barrutiaren izendatzea Altza izena jaso beharko luke eta jatorrizko udal eremua hartu beharko luke bere baitan.


2.- Barrutiaren egoitza ofiziala Altzako udaletxean kokatzea.

3.- Barrutiaren burua izango den zinegotzia barrutian boto gehien jaso duen talde politikoarena izatea.

4.- Barrutiaren Batzordean parte hartuko duten elkarteen ordezkariak barrutian bertan erroldatuak egotea.

5.- Barrutien kudeaketarako eskainiko den aurrekontua gutxienez hiriko aurrekontuaren %10 izatea.

6.- Alegazio hauen 5. puntuan aipatutako aurrekontua osatutako Barrutien artean nola banatuko den zehaztuta geratzea Barrutien Organo Araudiaren behin betiko dokumentuan. Gure ustez, zati guztiak berdinak behar lukete.

7.- Altzaren kultur ondarearen babesa eta zaintza, ondare materialarena zein inmaterialarena, Barrutiaren eskumena izatea.

8.- Mugakideak diren Pasaia, Errenteria eta Astigarragako administrazioekin komunak diren espazio eta zerbitzuen kudeaketa harmonizatzea Barrutiko Batzordearen eskumena izatea.

Altza, 2014ko abenduaren 9a

No hay comentarios:

Publicar un comentario