2013-01-14

Fase berria

Joan den asteazkenean izan zen AHMren barruan Altzan barruti bat eratzeko proposamenaren inguruan lan egin duen taldearen azken bilera. Taldea aurreko sarreran irakurri dezakezuen “Barruti bat Altzan” idatzian jasotako ideien inguruan lan egin du orain arte eta, ondoren, ekaineko bilera orokorrean planteatu zenari jarraituz, gainontzeko elkarte eta taldeekin partekatzea da hurrengo urratsa, bildu, eta aurrerantzean eman beharreko urrats berriak adostu. Aldi berean idatzi hau udalean erregistratuko dugu.

Blog honetan bertan jarraipena egingo diogu barrutiaren sorreraren inguruan egingo diren ekimenei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario