Altzan barruti bat sortzeari buruz hitz egitearren biltzeko deia luzatu diegu Altzako antzinako udal barrutiaren eremuan lanean jarduten duten elkarteei eta bide batez interesatutako guztiei. Bileran puntu hauek landuko ditugu:
- AHMren idatzia aurkeztu.
- Bilerara etorritakoen iritziak eta proposamenak bildu.
- Atxikimendurik zabalena izango duen idatzi bat adostu eta jarraipena emango dion batzordea osatu.
Bileren egutegia honako hau da:
- maiatzak 15, asteazkena, 19:30ean, Etxarriene Auzo Etxean (Elenategi, 2)
- maiatzak 21, asteartea, 19:30ean, Elkarte Gunen (Lizardi, 25)
- maiatzak 22, asteazkena, 19:30ean, Altzako Udaletxean (San Martzial plaza, z/g)
- maiatzak 24, ostirala, 19:30ean, Kontadoresen (San Pedro, 13)
Bileretan lortutakoaren berri zehatza emango dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario