2013-09-01

Eskaera udalari

Uztailaren 23ko data daraman eskaera hau erregistratu genuen udaletxea:

A.H.M.-ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk, behean sinatu duten elkarteen izenean, zera

AZALTZEN DU:

Donostiako udalean hiria barrutietan antolatzeko eztabaida prozesuari heldu diotela legealdi honetan. Altzan barruti bat eratzeko osatu den udal batzordea izan da prozesu honen abiapuntua.

2003. urtetik, legeak agintzen du 175.000 biztanletik gorako probintziako hiriburuak barrutietan antolatzera. Donostiako kasuan, udal gobernuek orain arte ez dute betebehar hori bete. Alabaina, kontua ez da soilik legea betetzea, baizik eta deszentralizazioaren bitartez udal kudeaketa eraberritzea eta modernizatzea, erabakiak hartzeko unean hiritarren partehartzea ahalbideratuz.


ESKATZEN DU:

Donostiako udaletik planteatutako udal deszentralizazio prozesuaren gainean informazioa zabal dadila eta herritarren artean hausnarketa prozesua bultza dadila, hasiera-hasieratik auzokideen eta elkarte mugimenduaren partehartzea kontuan hartuz, ezinbestekoa baita auzokideen benetako partehartzea ziurtatuko duen erakundeen sorrera bermatzeko.




Eskaera hau sinatzen dute:
Molinao Auzo Elkartea
IZBE-Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea
Herripe Auzo Elkartea
Euskal Giroa Kirol Elkartea
Altzako Gazte Asanblada
Nao Etxea Jubilatuen Etxea
Altza Herria Kirol Taldea
Bizarrain Kultur Elkartea
Herrera Kirol Elkartea
Altzako Historia Mintegia
Aterpea Jubilatuak eta Pentsiodunak
Altza XXI Herri Ekimena
Elkartasuna Auzo Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario