2013-05-13

Elkarteekin biltzeko egutegia

Altzan barruti bat sortzeari buruz hitz egitearren biltzeko deia luzatu diegu Altzako antzinako udal barrutiaren eremuan lanean jarduten duten elkarteei eta bide batez interesatutako guztiei. Bileran puntu hauek landuko ditugu:
  1. AHMren idatzia aurkeztu.
  2. Bilerara etorritakoen iritziak eta proposamenak bildu.
  3. Atxikimendurik zabalena izango duen idatzi bat adostu eta jarraipena emango dion batzordea osatu.
Bileren egutegia honako hau da:
  • maiatzak 15, asteazkena, 19:30ean, Etxarriene Auzo Etxean (Elenategi, 2)
  • maiatzak 21, asteartea, 19:30ean, Elkarte Gunen (Lizardi, 25)
  • maiatzak 22, asteazkena, 19:30ean, Altzako Udaletxean (San Martzial plaza, z/g)
  • maiatzak 24, ostirala, 19:30ean, Kontadoresen (San Pedro, 13)
Bileretan lortutakoaren berri zehatza emango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario