2013-04-21

Bilerarako deia (2013-04-24)

Dakizuen bezalan, barrutiaren gaia landu zuen batzordeak idatzi bat prestatu zuen eta hedabideei eta udalean dauden talde politikoei bidali genien. Ondoren, talde politikoen ordezkariekin bildu gara gure idatzia aurkezteko eta haien ikuspuntua jasotzeko.

Azken notiziak dira gaia beraien agendan sartu dutela eta hilabete eta erdiko epea jarri dutela bakoitzak bere proposamena lantzeko.


Guk, gure aldetik, gure planarekin jarraituko dugu eta datozen asteetan bilerak antolatuko ditugu gainontzeko elkarte eta jendearekin batera batzorde bultzatzaile bat sortzeko.

Horretarako, orain artekoa aztertzeko eta bilera horiek antolatzeko, bilera batera deitzen dizuegu datorren asteazkenerako, hilak 24, Casares kultur etxean, arratsaldeko 7:00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario